Subjuntiboa ulertzeko, lehenik aditza nola antolatzen den ulertu behar duzu.
euskaragara.net-en, NOR, NORI eta NORK kolorez ezberdinduak daude.
B2 eta C1 mailan, subjuntiboan, NOR, NOR–NORK eta NOR–NORI–NORK aditz sistemak (zutabeak) dira erabilienak.
NOR-NORK kasuari dagokionez, NOR 3. pertsona singularren erabiltzen da bereziki: dezadan, dezazun, deza-n...
subjuntibo ariketak apunteak teoria aditza euskaljakintza
- Beti –N markaz bukatzen dira: nadiN, dezadaN, diezaiodaN…
- Gaztelaniazko que edo para qué-ren baliokideak dira (besteak beste).
Nahia: Zuk ariketa egin dezazun nahi dut. Quiero que tú hagas el ejercicio.
Zehar Agindua (orden indirecta): Zuk ariketa egin dezazun*agindu dizut. Te he ordenado que tú hagas el ejercicio.
Helburua: Zuk ariketa egin dezazun eman dizut liburua. Te he dado el libro para que tú hagas el ejercicio.
- 3 esanahi nagusi ditu:
Nahia: Zuk ariketa egin dezazun nahi dut. Quiero que tú hagas el ejercicio.
Zehar Agindua (orden indirecta): Zuk ariketa egin dezazun*agindu dizut. Te he ordenado que tú hagas el ejercicio.
Helburua: Zuk ariketa egin dezazun eman dizut liburua. Te he dado el libro para que tú hagas el
ejercicio.
- Ahaleraren oso antzekoak dira: ahalera formako aditzetan -KE marka kendu eta -N marka jarri behar da.
Euskaragara-net Liburu Birtualean kasuz kasu azalduta duzu. Baita -(e)LA noiz erabili behar duzun, NOR-NORI kasua, etab.
Subjuntibo ariketak
Ariketa hauek egiteko, 14’ko pantaila erosoagoa da. Ikasitakoa praktikatzeko, ariketa interaktiboak eta paperezkoak dituzu. Ariketa interaktiboak auto-zuzenduak dira. Mota ezberdinetakoak dira. Hemen, adibide batzuk jarri ditut:
- Hurrengo ariketan, hutsuneak bete behar dituzu. Orainaldiko formak Lehenaldian jarri behar dituzu. Erantzun posibleak eskumaldean dituzu. Behin sakatzearekin nahikoa da.
Erantzuna tokiz aldatu nahi baduzu, sakatu berriro ezkerreko hutsuneetan.
- Ezkerreko aukerak eskumakoekin lotu behar duitzu. Aukera bat markatua duzunean, markatu ondoko zutabean dagoen aukeretako batean.
Asmatzen duzunean, marra batez lotuta geratuko dira.subjuntibo ariketak apunteak teoria aditza taula euskaljakintza