Kategoriaren artxiboa: Menua: Idazlana

Idazlana eta azterketa gainditzeko laguntza.

Nola gainditu idazlanak (B2: HABE, IVAP, Osakidetza, EGA…)!

Idazlan: aholkuak eta trikimailuak!

Idazlana azterketako proba zailenetakoa da. Nola gainditu idazlanak? Proba hori gainditzeko trikimailuak daude? Bai, badaude. Ez dago formula magikorik baina bai trikimailurik: esaldi estandarrak, estrategia, hitz gakoak…

Horrez gain gramatika menperatzea ezinbestekoa da. Akats gramatikalekin aztertzaileari erraz jarriko diozu bere lana, hau da, zuri nota jartzea. Konkretuki zure suspentsoa jartzea.

Nola gainditu idazlanak? Gramatikan hobetzeko, azalpen onak eta ariketak beharrezkoak dira.

Aurrekoaz gain, zuk idazten duzunak zerbait transmititu behar du. Ideia sinpleak baina ulergarriak.

Alde horretan hobetzea zailagoa da. Nik teknika ezberdinak erabiltzen ditut. Ariketa batzuekin antolatzaileekin lan egin dezakezu. Baina hortik haratago joan behar duzu.

Kontsulatu teknika eta trikimailu guztiak modu profesionalean, hemen.

Idazten ikasten ikasi nahi duzu? Zure idazlanak irakasle batek pazientziaz zuzentzea eta ondo aholkatzea oso garrantzitsua da.

Azterketa prestatzeko, hainbat idazlan egin behar duzu eta irakasle batek zuzendu behar du. Baina zuzenketa hori ondo egitea oso garrantzitsua da. Kontuan hartu:

1) Akatsak (gramatika, ortografia, hiztegian…) argi markatu behar dizkizu, baina baita zuzendu, hau da, argi azaldu hurrengoa: nola egon beharko litzateke ondo?

Gainera, akats guztiek ez dute larritasun maila bera:

  • Estrukturalak dira: zuk gramatikako zerbait ez dakizu edo ez duzu ulertzen. Hurrengo idazlanetan berriro egiteko aukera handiak daude.

Adibidez: Guk etorri dugu. (etorri aditza, NOR-NORK erabilita: txarto)

  • Puntualak izan ahal dira (adibidez: lapsus/despistea).
  • Akats ez hain larriak: adibidez, B2 mailan akats batzuk “onargarriagoak” dira, baina C1en gehiago zigortzen da.

Adibidez, ortografia: zihur eta ez ziur.

Akats estrukturalak badituzu, komenigarria da gramatika azaltzen duen materiala edukitzea eta horri buruzko ariketa zehatzak (konkretuak) egitea, ziurtatzeko ondo ulertu eta ikasi duzula.

Akats guztien artean, aditza eta deklinabidea garrantzitsuenak dira, beti-beti agertuko direlako.

2) Gainditzeko aukerak handitzeko, beste atal garrantzitsua aberastasuna da.

  • Gramatika egiturak: aditzak (subjuntiboak, ahalera hipotetiko, trinkoak…)
  • Hiztegia: antolatzaileak, hitz komodinak…

Informazio zehatza nahi baduzu, kontsultatu euskaragara.net

3) Gero eta gehiago baloratzen dute, eskatzen denari erantzutea eta ez beste zerbaiti. Horregatik, enuntziatuko puntuak banan banan jarraitu behar dituzu. Azken urteetan, joera (tendentzia) hau da: egoera fiktizio bat planteatzen dute eta ez duzu “zure iritzi edo ikuspegia” idatzi behar baizik eta enuntziatukoa.

Adibidez: “Gurasoa zara eta zure umeak ikastolako jantokian arazo bat du”.

 

Idazlan ereduak (modeloak)

Idazlan mota ohikoenak hauek dira:

  • Iritzi artikulua
  • Gutuna (formala edo informala)
Trikimailua ortografia akatsik ez egiteko.

Argitaratu gabeko azterketak:

♦ C1 maila: Hona hemen HABEC1eko 14 AZTERKETA GAI

♦ B2 maila: 26 IDAZLAN GAI. AZTERKETA OFIZIALAK. IRITZI ARTIKULU eta GUTUN FORMALAK

Gainera, nik beste teknika bat erabiltzen dut: zure idazlana publikatzea (B2 aurreratuan edo C1en).

Publikatzeko orduan, ikasleari laguntza berezia eman behar diot. Ez bakarrik idazlana ondo zuzendu eta txukuntzeko. Baita non eta nola argitaratzeko orduan ere. Baina behin hori ikasita, ikasleak berak erraz igoko ditu idazlan gehiago.

Nire ikasleek hemen publikatzen dituzte bere artikuluak: berria.eus, zuzeu.eus, gamerauntsia.eus, wikipedia…

Bideo gehiago (pribatu edo publikoak) ikusi nahi badituzu, harpidetu (suskribitu) hemen.